XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Desegindako austro-hungariarren inperioko Kroazia eta Esloveniak biltze hura berdinen arteko kontratua zela ulertu zuten, beren estatu nazional propioak sortu arte izango zelakoan.

Otomandarren Inperioan menpe egondako lurraldeak berriz (Serbiak, alegia), estatu berria Hegoaldeko estatu guztiak herri bakar batean batzeko bidetzat hartu zuten.

Bikoiztasun haren ondorioz borroka politiko zorrotzak izan ziren (ustatxa kroaziarrek Jugoslaviako Alexandro erregea hiltzea barne) eslaviarren talde desberdinen artean Bigarren Mundu Gerrararte.

Horrez gain, eslaviar ez ziren gutxiengoekin ere arazoak zeuden, haietako bakoitzak ere kanpokoen laguntza bazuelarik: a) Italiarena, Fiume eta Adriatikoaren kontrola zela eta; b) Bulgariarena, Mazedonia berreskuratu nahi zuelako; c) Albaniarena, Kosovo zela eta (Italiak babestutako estatua zen Albania, inguru haietako herrien hedapena oztopatzearren); d) Hungariarena, garai batean eduki zituen lurraldeei buruzko errebisionismoa (...).

Jugoslaviako Alexandro erregea, Frantziako Kanpo Arazoetarako ministrariarekin Marseillan, 1934an, terrorista kroaziarrek tirokatu eta hil egin baino zertxobait lehenago.